ETXEAN ERDARAZ ETA ESKOLAN EUSKARAZ? IRAKASLEOK NOLA JOKATU? Hitzaldia eta eztabaida-uneak

Hizlaria

Itziar Elortza Aldai 

EHUko irakaslea 

Nori zuzendua
Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleei

Hizkuntza
Euskaraz 

Lekua
Irungo Berritzegunea 

Eguna
2018ko irailaren 11n 

Ordutegia
16:00-18:30 

Parte-hartzaile kopurua
40 

Edukiak 
    Eskolatik kanpo erdaraz (batik bat) bizi diren ikasleak eskolan euskaraz eta euskara ikasten ari dira. Eskolatze-hizkuntza ondo mederatzera ailegatu daitezen irakasleok zer egin / nola jokatu?
    Murgiltze-programen esperientzietatik zer ikas dezakegu?
    •    Euskaraz ari den eskola vs murgiltze ereduan lan egiten duena.
    •    Eleaniztasun gehigarria helburu, eskolaren eremu guztiak barne hartzen dituen kalitatezko eredu pedagogikoa.
    Osagaiak:
      Irizpide eta jokabide metodologiko egokiak eta komunak:
    •    Edukia ulergarri egiteko.
    •    Adierazpena laguntzeko.
    •    Elkarrekintza sustatzeko.
    •    Hizkuntzaren gainean hausnartzeko.
        Hizkuntza arlo bateratua, komunikazio gaitasunaren zerbitzura.
        Hizkuntza erabilera koherentea.
        Ikasleari begira: alderdi afektibo emotiboak, motibazioa
        Familiari begira: zentzu konpartitzea, lankidetza-giroa, familia-hizkuntzaren garapena
        Antolaketa-kudeaketa alderdiak.
        Hizkuntz Proiektua tresna nagusia.


    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina